Igor Ijurrak 2024-2025 denboraldiari ekingo dio Iruñeko Orfeoiko zuzendari gisa, baita o zuzendari gonbidatu gisa ere, lehiaketen epaimahaikide gisa eta ikastaro emaile gisa. Bere lehen konpromisoak honako hauek izango dira:
.-Urriaren 26a. Burgos. ANTONIO JOSÉ (Burgos) XXI. Abesbatza Lehiaketako epaimahai.
.-Urriaren 31. Iruñea. Gayarre Antzokia. Iruñeko Orfeoia. S. Juan de Dios eriretxearen alde eginiko ongintzazko kontzertua. Oratorio profanoak, opera eta zarzuela
.-Abenduaren 12a: Madrilgo Auditorio Nazionala. Madrilgo Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Juanjo Mena. L. van Beethovenen IX sinfonia
.-Abenduaren 18a. Iruñea. Aita Domikoen eliza. Gabonetako kontzertua. Oratorio eta gabon-kanta tradizionalak.
2025ean beste abesbatza batzuen gonbidapen berriak izango dira, besteak beste, Baionako iparraldeko kontserbatorioko. harekin Ekainaren 22an Donapaulen konztertua eskeiniko du. Eta Konsterbatorio bereberko koru zuzendaritza ikasleei ikastaro bat eskeiniko die maiatzean.
Iruñeko Orfeoiarekin batera, Pascual Aldaveren Akelarreren prestaketari ekingo dio, Verdiren Errekiemari (OSNren ondoan) eta sekulako erronka den Beethovenen Missa Solemnis (BOS eta Bilboko Koral Elkartearekin batera) lan sinfoniko-koral baten lehen interpretazioan.
Zuzendari gisa, Iruñeko orfeoiarekin batera kontzertu sakratu bati ekingo dio Bartzelonako Familia Santuaren Basilika ospetsuan.