Gaur bete dira 10 urte Lorenzo Ondarra, azkenetako euskal eta nafar musikagile handienetako bat, hil zela. Jon Bagüesen hitzetan, "Euskal tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia, estilo propioarekin. Azken hamarkadetako musikari onenetako bat". Musika Sari Nazionala 1969an. Bere Bi Gabon Kanta lana Tolosako Nazioarteko Lehiaketaren 2022ko edizioko Folklore atalean derrigorrezkoa izango da. Egun hauetan, bere obra koralen edizioa -TE DEUM orkestra eta korurako, bere obra gailenetako bat adibide da- eta bere ganbera lanak OE OFICINA argitaletxeakargitaratu berri ditu.
Ondarra gogoan izango da ekainaren 11an Donostiako Kaputxinoen Elizan ospatuko den Aita Donostia Musika Semanaren XXV. edizioan.