Lorenzo Ondarraren "Bi gabon kanta" nahitaezko lana izango da folklore modalitatean, urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo den TOLOSA 2022 NAZIOARTEKO ABESBATZEN LEHIAKETAren 53 garren edizioan.
Lehiaketa hau munduko ospetsuenetako bat da. Euskalerrian anzioarteko goi mailako muska korala entzuteko aukera paregabea eta Euskal musika eta kulturaren sustatzailerik indartsuenetako bat.
Lorenzo Ondarrak (1931-2012), 1969an Musika Sari Naziona jaso zuen. 20. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan konposizio sari ugari jaso zituenak, hirugarren aldiz izan du beharrezko obra bat Tolosako Txapelketan: "Guziek ttuttun" 1976an eta "Pater Noster" 2012an.
"Bi gabon kanta" izango da oraingoan, “Gabon kantak "(1996) 6 euskal gabon kantaz osaturiko sorta bilduma baten aukeraketa bat. Ondarraren harmonizazioa modu fin eta dotorean egina dago.
Ondarra ez zen plaza gizona eta bere nortasun apalak munduko zaratatik urrun mantentzen zuen. Bera ez zen batere eraginkorra bere lanak ezagunak izan zitezen eta, bere obrak duen kalitate handiagatik aldarrikatu beharrean gaude.
Bidenabar aipatzekoa da, urriaren 31an, KUP TALDEA abesbatza ospetsuak "Pater Noster" abestuko duela Tolosako Santa Klara elizan, euskal musikagileen obraz osatutako kontzertu monografiko baten barruan.