Iruñeko Orfeoiak bi zatitan banaturiko kontzertua eskeiniko du:
Lehenengo zatian aipatzekoa da Johannes Brahmsen abesbatza eta organorako bi lan (Geistliches Lied op.30 , Begräbnisgesang op.13) eskeiniko dituela Raul del Toro organojole izango delarik. Tinbaletan Isaac Irimia Lizarrako Bandako zuzendaria izango da. Halaber nafar konpositore diren Lorenzo Ondarra eta J.A. Huarteren lanak eskainiko dira hala nola Mendelssohn edo Rachmaninoffenak.
Korutik aldarera jaitsi eta Orfeoiak zeharo desberdina den bigarren zati bat eskainiko du. Aipagarria Hilario Olazarán (1894-1973) Lizarratar aita kaputxino, konpositore eta txistulari ospetsu izandakoaren Done Bartolometan obraren berreskuraketa eginen duela Orfoeiak. 1930garren urtea ezgeroztik orfoeiak abestu ez duena.
Harekin batera Carl Orff, Aita Donostia edo J.A. Huarteren lanak eskeiniko dira.