Iruñeko Orfeoiak KORUAK JAIALDIAREN irekiera kontzertuan parte hartuko du, Ipar Euskal Herriko musika panoraman finkatutako jaialdian. Kontzertua Baionako katedralean izango da.
Iruñeko Orfeoiak egitarau anitza eskainiko du, eta, besteak beste, F.J. Haydn eta Anton Bruckner eta Johannes Brahms egile handien lanak, Aita Donostia, Pascual Aldave eta Lorenzo Ondarra euskal konpositoreen lanak eta Josep Vila eta Michael John Trotta bezalako egungo egileen lanak izango dira ikusgai.
Zuzendaria: Igor Ijurra / Pianista: Diana Yerro