Iruñeko Orfeoiak eta La Pamplonesa bandakk, Vicent Egea Bandako zuzendari titularraren gidaritzapean, kontzertu bat eskainiko dute, eta, bertan, bigarren zati gisa interpretatuko dute:
.-Carl Orffen Carmina Buranaren zatien aukeraketa
.- Privillegio et Union de José Rafael Pascual Villaplanaren obraren estreinaldia,
Pribilegio eta Batasun izenaz ezagutzen denaren 600.urteurrena ospatzeko obra. Euskaraz, erromantze-nafarra eta frantsesez idatzitako lana.
BATASUNAREN PRIBILEGIOA deiturikoa, Nafar-erromantzean idatzitako dekretua, 1423ko irailaren 8an Karlos III.a Noble Erregeak sinatua, Iruñea osatzen zuten 3 auzo edo burgoen arteko eztabaidei amaiera emateko akordio bat ezartzea zuen helburu.