Iruñeko Orfeoiak, Raúl del Toro organojolerekin batera, honako lanak eskainiko ditu:
Lehenengo zatian, Lorenzo Ondarra (1931-2012) napar konpositorearen, Pater Noster, Christus factus eta "Tripticum". Lehenego biak kapelara eta hirugarrena berriz (Tripticum) abesbatza eta organorako moldaketaren mustuera izango da. Aipatu beharra dago Orkestra-Abesbatzarako bertsioa Orfeoiak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 2009an Lizarran mustu zuten. Bigarren zatian alemaniar erromantizismo garaikoak diren Mendelssohn, Bruckner eta Brahmsen lanak aurkeztuko ditu Orfeoiak. Bi zatien artean Raúl del Torok, lekarozen luzaroan bizi izan zen Aita Donostia kaputxinotar musikari handiaren organorako lan bat eskeiniko du.