Iruñeko Orfeoia eta Valery Gergiev berriro ere 14garren aldiz elkarlanean arituko dira Iruñeko Baluarte antzokian.
Orfeoiko Ohorezko Zuzendaria den Osetiar jatorriko zuzendari ospetsuak, munduko hoberene bat, Mariinsky orkestra liluragarria eta Orfeoiaren indarrak baturik, galdu ezin daitekeen obra ederra bezain zirraragarria eskeiniko du. Alexander Einsenstein zine zuzendariak eginiko Ivan Izugarria filmerako sergei Prokofiev konpositore errusiarrak sortutako musika dugu entzungai.
Gergiev maisuak duela 23 urte egindako obra honen grabaketa kritikariek hoberena dela diotenez, Iruñean entzuteko aukera hau ezin liteke galdu.