Maitasun Eskaintza - W.A. Mozart, Meza Handia Do minorrean

Mozarten Do minorreko Meza Handia (1782 eta 1783 artean konposatua) bere funtsezko lanetako bat da: obra bizia, indartsua eta korala, Italiako operaren eragin zuzena duena. Bere Errekiemarekin batera, bere errepertorio sakroko lanik ezagunena da. Bitxia bada ere, biak ere amaitu gabe utzitako obrak dira.

Baina Meza Handia maitasunaren adierazpen bat ere bada: Mozart maiteminduak bere emazte Constanze Weberri, harekin ezkondu berria baitzen, eskainitako oparia. Sentimendu hori obra osoan zehar sumatzen da, dramatismoz, adierazkortasunez, orkestrazio distiratsuaz, birtuosismo handiko bakarlarien pasarteez eta konplexutasun handiko atal koralez jantzita.

Obra honek Mozart Bachen eta Händelen barrokoarekin lotzen du. Jordi Savall zuzendariaren hitzetan, funtsezko obra sakro sinfoniko-korala da; tradizioan sustraitutako idazkeraren adibide argia, baina aldi berean etorkizunera begira dagoena. Maitasun-opari aparta, 250 urte igaro ondoren ere bere handitasun eta freskotasun guztia gordetzen dituena.

Sare sozialak

MISA EN DO MENOR MOZART; Una ofrenda de amor
2023-12-22 Weihnachts-Oratorium Bach OSN-Orfeón Pamplonés-Iruñeko Orfeoia-Perry So (2)

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.