Gustav Mahleren 8garren Sinfonia

Iruñeko Orfeoiak Madrilgo Auditorio Nazionalean egingo den kontzertu historikoan parte hartuko du, Espainiako Orkestra eta Koru Nazionalen denboraldiaren barruan. Lehen mailako musika-ekitaldia izango da, eta, besteak beste, 4 abesbatza misto, Koru Nazionala, Madrilgo Erkidegoko Abesbatza, Donostiako Orfeoia eta Iruñeko Orfeoia, Antara Korai haur abesbatza, Orkestra Nazionala eta 7 bakarlari batuko dira, David Afkhamen zuzendaritzapean.

 

Iruñeko Orfeoia, Donostiako Orfeoia, Orkestra Nazionala eta Burgosko Rafael Frühbeck maisua izan ziren 1970ean Espainian (Granadako Festibal) Mahlerren 8garren sinfonia mustu zutenak, eta 1971n Madrilen eta Bartzelonan.

Era berean, Iruñeko Orfeoiak 1973an Portugalen lan beraren mustutzean parte hartu zuen.

Sare sozialak

IRUÑEKO ORFEOIA Madrid

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.