Iruñeko Orfeoiak bi aldiz hartuko du parte Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2025-2026 denboraldian. Azaroaren 27an, Iruñeko Baluarte Auditoriumean, Juanjo Menaren zuzendaritzapeAN, (maisua Iruñeko Orfeoiaren ohorezko Zuzendaria da) Felix Mendelssohnen bigarren sinfonia eskainiko dute.
Sinfonia oso originala da, hiru mugimendu sinfoniko eta laugarren mugimendu bat dituena, azken hay bederatzi zenbakiz osatutako kantata gisa, non orkestra korua eta hiru bakarlarik -bi soprano eta tenore bat- parte hartzne duten . Mendelssohnek 1838 eta 1840 urteen artean idatzitako obra, inprentaren asmakuntzaren 400 urteurrena eta erreforma protestantearen 300 urteurrena ospatzeko.