LORENZO ONDARRA KONPOSITOREARI OMENALDIA: Bakaiku

Bakaikuk azken hamarkadetako euskal musikaren ordezkari nagusietako bat izandako Bakaikuarra omenduko du: Lorenzo Ondarra (1931-2012), Kaputxino, konpositore eta organista, -1969an Musika Sari Nazionala irabazi zuena-, koru-konposizioan eta txistuan erreferentea.

Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak, Burundako Txistulariek eta Igor Ijurrak parte hartuko dute omenaldian. Bakaikuko Udalak antolatzen du.

Omenaldiari hasiera emateko, Udalbatza eta Abesbatza, txistulariak girotutako kalejiran abiatuko dira (18:15) Udaletxetik Ondarraren jaiotetxera. Bertan plaka bat estalgabetuko dute (18:20ean). Ondoren, kalejiran berriz abiatuko dira elizara eta bertan Igor Ijurrak Lorenzo Ondarrari buruzko hitzaldi labur bat eskainiko du (19:00). Omenaldia amaitzeko, Erkudengo Ama Abesbatzak kontzertu labur bat eskainiko du, Ondarrak abesbatza honentzat 80garren hamarkadan konposaturiko lanez osatua.

Sare sozialak

DIC. 1975

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.