IGOR IJURRAREN HITZALDIA: Lorenzo Ondarraren Musika Korala. Iruñeko Kondestablearen Jauregia. Ekainak 15, 19:30tan

Lorenzo Ondarra (Bakaiku 1931-Pamplona 2012) bere belaunaldiko euskal musikagile garrantzitsuenetako bat da.

1969garren urtean Musika Sari Nazionala jaso zuen. Bere musika sentiberatasun eta sakontasun handikoa da. Euskal musikaren tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia da, estilo propioa duena.

Iruñeko Orfeoiko Zuzendaria eta Ondarraren musikaren hedatzailea den Igor Ijurrak, Ondarraren  Korurako konposizioaren ezaugarriak,  estilo eta Ondarrak euskal musikari eginiko ekarpenak azalduko ditu bere zenbait konposizioren grabaketak entzuteko aukera izanen dugularik.

Hitzaldia Nafar Ateneoak antolatzen du.

Sare sozialak

DIC. 1975

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.