" Jon Damaskoarra", Sergei Taneyev. Nafarroako Orkestra Sinfonia-Iruñeko Orfeoia. Baluarte Auditorioa.

Iruñeko Orfeoia Anna Rakitina zuzendari errusiar ospetsuak zuzenduko du lehen aldiz, eta abesbatzek gutxitan abesten duten obra honen interpretazioari ekingo dio lehen aldiz.

JUAN DAMASZENOA:

Tolstoik, 6garren mendean bizi izan zen Joan Damaskoar  edo Juan Damaszenoa bezela ezagutzen den teologo, poeta eta idaleari buruzko poema luze bat idatzi zuen hamabi kapitulutan. Taneyevek zortzigarren kapituluko bertsoak aukeratu zituen bere kantatarako. Bere espiritualtasun sakonagatik eta heriotzatik bizirik ateratzen den maitasunari buruzko gogoetagatik, obra hau "Errekiem errusiar bat"  bezala ezagutzen da, baina ez du zerikusirik hildakoen ofizio batekin. Taneyevek antzinako kantu ortodoxo bat hartu zuen abiapuntutzat, bere musika-hizkuntzara egokitu zuena eta obrari batasuna emateko balio izan ziona.

Kantatak hiru mugimendu ditu, pixkanaka motelenetik azkarrenera doazenak, eta azken allegroak FUGA bat du, obra honen puntu gorenetako bat, espiritu poetiko eta adierazkortasun handikoa ere badena.

Sare sozialak

Orfeón Pamplonés-OSN 2021 (2)

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.