Iruñeko Baluarte Auditorioko Ganbera Aretoak Enpresa Abesbatzen I. Lehiaketa hartuko du, Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatua. Ekimen horri esker, 8 abesbatza sortu dira Nafarroako hainbat enpresatan, musika koralaren laborantza gizartean zabaltzeko asmoz. Igor Ijurra izango da epaimahaiko burua, eta honako hauek izango dira epaimahaiko kideak: Mari Paz Arizkun (Iruñeko Orfeoiko zuzendariordea), Koldo Pastor (zuzendaria eta konpositorea), Uxue Úriz (kontserbatorioko irakaslea) eta Javier Erro (kantaria).